ENE ESKRIBU GUZIAK

 

Hebraieraz Amschel dut izena,

gure amaren aitonak bezala.

Hura zen jakintsua, hura:

adats eta bizar zuri luzekoa,

egunero bainatzen zen ibaian,

neguan ere, orduan, aizkoraz

izotzean zulo bat irekirik.

Liburuak —aizkorak bezala—

zulo bat zabaldu behar du

gure baitan izozturiko itsasoan.

Luzaroan ihardun arren ere

ez dut deus ere erdietsi.

Ehortz nazazue Straschnitz hilerrian

eta ezereztu itzazue ene eskribu guziak.

Franz K.

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia