han
nora haizeak eraman zituen
dautza
tebeo zimurtuak
panpina negartiak
milaka tankeretako hodeiak
guardasol hautsia
kanposantuko antzarak
eta larunbat arratsaldea ere
han
nora haizeak eraman zuen
datza
uharte tipia eta
Milenaren gorpua ere
© Joseba Sarrionandia