IRAGAN DIRA HORIK ORO
Iragan dira horik oro
deusez egina den itzala aldentzen den bezala.
Itsasoko uhainetan doan ontziaren gisa
haren brankaren hatzik ezin daiteke kausi,
aidean hegaldatzen den xorinoaren pare
haren hegalek harroturiko haizea berbatu eta,
zaurira iristen den geziaren antzera
haren bideak haztarrenik gabe urratzen du aidea.
Nondibaitetik norabaitera korrika doan mezularia irudi
iragan dira horik oro
gure begininietan arrasto tipi bat,
elorri xuri tipi bat utzirik.
© Joseba Sarrionandia