ZUTIK BIZI DA GIZASEMEA
Baina etzan egiten da
ametserako, amodiorako.
Etzanik sortu zen, haurra,
ametsa eta amodioa
egin zen bezala.
Etzanik hilgo da, unatua,
ametsa eta amodioa
egingo den bezala.
Ametsaren, amodioaren
ber ohantzean etzan
eta hilgo da, begiak ametserako
amodiorako bezala hertsirik.
© Joseba Sarrionandia