IX
farola baten azpian
ideia
eta musu batzuen arnasa
haizeak darama
inor konturatu gabe.
desio desesperatuen
indarrak
agindu du
behin eta betikoz
ezpain batzuen ertzean.
boza, arima
eta udazkeneko boladak dakarren
usoa
batean bildu dira
ondartza ondoan
farola baten azpian.
haizearen eskuetan utzi dute
amodioaren eskaintza
farola berdearen argi motela
lekuko dutela.
haizeak
egin die promes
berriz ere eginen dutela
amets
inor konturatu gabe
lurbira osoari
buelta ematean
farola baten azpian
eta datorren udazkenean,
etorriko direla
haize bolada hobeak
lehortuz malkoak
laztanduz ileak.
© Mikel Arregi