X
itsasoari begira
zer dezaket desira?
bakarrik nago eta
nik behar zaitut
baldosa kuadratuz
jantzi dituzten azeretan ibil gaitezen,
teniseko paseo luzean
lanbro fina manaren gisa
gure gainera erortzean.
harroken kontra
zure kolpea
ez da tristea.
harkaitz artean
zure soinua
bertso doinua.
entzun dut zure hotsa
eta zarratatu egin didazu bihotza
zure ondoan
paret gainean
zabalera eta luzerarik ez denean
hots zure hotsean
indar zure indarrean.
© Mikel Arregi