XVI

 

gauza zailak asmatu

eta ederrak ahaztu

denen aurrean alai azaldu

eta muzinik ez egin.

besarkatu

eta ez dakit zeinen besoetan

arnasa galduz

eta gorputza ahulduz doan bitartean

esperantza ordu iheskor

eta zelatarien

gaineko paretan

eseri eta zigarro bat errez

begirada lasai

eta mugagabea

mugagaberik gabeko

eternitate sor eta gorrean

begi-ninia kulunkatuz

eta pausoak lurrik gabeko lurrean

emanez

eta entzumena

inondik heldu ez diren

soinuei begira jarriaz.

garbia

ongia

eta gaizkia

nahasi eta nahaspilatzen

diren tokian

kopeta aurrera begira

ipurdia atzean.

 

 

© Mikel Arregi

 

 

"Mikel Arregi / Hego haizearen konpasean" orrialde nagusia