XXI
pentsatu
pentsatu egiten zuen.
pentsatu...
egia bihur zitekeela
bilatzen ahalegindu zena,
bere ustez gizakumeok
munduan zoriontsu izateko behar genukeena.
pentsatu...
aurkitu ez zuen maitasunaren
jabe izan zitekeela,
ezkontzeko besteek haina
eskubide zuela,
zoriontsu ez zela.
pentsatu...
gizonok bakarrik
bizi ginela
merezi zuenik
deus ere es zela,
Jainkoak ez zuela
babesten,
ez zela gizonen nekea ikustera
zerutik jaisten.
pentsatu, pentsatu eta pentsatzen...
monja hura horrelaxe hil zen.
© Mikel Arregi