|
DESBIDERATZEAK
Ezeri eustekotan
agian zure izenari eutsi beharko,
hala diote.
Eta zure listuaren
tanta batzuk ere
gorde beharko ornen nituzke
transparente xamar den botila baten barnean.
Eta neguko gau luzeetan
ahanzmena
andregai desiratuaren antzera zuriz
eta beltzez azkenean gertatzen den ehorzlea bezala
tabernaz taberna miatzen ibiliko denean
edaria atereaz eta isuriz
mahai eta oihalak blai egin arte,
aterako dut azkenean bular ondotik
eta, zearo mozkortua, begiratuko diot une batez,
argitara eta biziotsuki,
nere larruaren aldamenean
usteltzen ari den horri. |
© Maria Jose Kerejeta