|
PLAY IT AGAIN
Ordu arrotzak
zeinetan gaua agortzen eta hustutzen han da.
Gizakiak
gaueko arratoiak
geratzen dira
dexente edanak eta dexente bakartiak. Behatzak
tabakoz kutsatuak daude
eta gabardina blai egiten ari da farolapean.
Guztiak agurtu ondoren
kertenkeria
barka-ezinen bat esanez
ez dago azken taberna irekiaren
bila
jarraitzea besterik, eta azken begirada
hitsa
aldameneko mahaiean
zeinetan somatu memorioaren hilotzen zama
herrestatua.
Itzalak, zeintzuetan beste itzal batzuk
errainutu.
Legezkoa da guztia: egunsentian
ez dira gogoan izaten
eta urkatzen
dagoeneko hilik daudenak besterik. |
© Maria Jose Kerejeta