|
BYE BYE
«Hiri honetatik aldegin egingo dut, eta ez dut arrastorik utziko».
esan ohi zenidan, eta hori dut gogoan;
baina ni naiz alde egiten ari dena.
Ikusten duzunez, batzutan,
behaztopo egiten dugu lirismoekin.
Entzun ezazu bada nere agurra
azkeneko hau erretorika hutsa da
zuk oraindik ez dakizun distantzia
zehatz, kartografiko, begien-bistako
eta zuretzat, bestalde, gaindi-ezinezkoan
pentsatzen dudan bitartean.
Zuretzat idazten dut hau
ilunantzean, eta erdi loak-hartua
geldiro mozkortzen naiz
kez ezagutzen nauzu
eta isiltasunez. Ez dago oroitzapenik:
nere ekintzekin gauaren ordena iraultzen dut,
besterik ez.
Uler ezazu. Adio.
Hau da nere ordaina. |
© Maria Jose Kerejeta