|
HERIOTZAREN LAKIOA
(Venezian hiltzea)
Zaldun adinekoak diosal bat saiatzen zuen oraindik
dama gordetzen zen ontziaren igaroan
tentazioa kanaletako usainez gantzutzen da
eta andreak musu-zapi urrineztatua bilatzen du enkajeen artean.
Ni beste zubi batera ateratzen naiz
eta bat batean ehun urte eta galaitasun-ez batek
urruntzen naute amestu eszena honetatik.
Denboran zehar ezin konta ahala gizon suntsitu den
harrien kontra bermatzen naiz.
Beste aldean dauden gizonei begira nago
eta haiek neri begiratzen didate, baina ez dute jakingo
harrapatu nauenik inguru honek,
ezin ahantzizko banbalina hutsik-gabeak.
Hau da heriotzaren lakioa
etxe-aurreen estukoa hondatzen duen eritasuna,
nostalgiaren aztarnak kokatzen diren kapitelak,
jaulkitzen diren esmalteak, zimeltzen
jarraitzen duten belusak.
Hau da lakioa, pentsatzen dut, adin gelditu
guzti hauek gogoan ditudan bitartean
eta nerea ere bai, eta dagoeneko emendiorik gabe
gondolen eritasun eztiaren eskutan jartzen naizelarik. |
© Maria Jose Kerejeta