MAITASUNA MEZKITAN

(Kapritxo mairuarra)

 

Berak ilunpean dagoen patioaz haruntz ihes egiten du

eta bere titiak hotzak daude uraren antzera.

Besteak atzetik jarraitzen dio,

noraezean galdu

eta alartzeak bata bestearen ondoren bortxatzea

—hala sinkronia ere—

erabaki duenaren ausardiaz.

Mezkitaren zolan

oihartzunik gabeko korrikaldiaren susmurrak

ez du tapizen larru-azalez gorago igotzerik izango.

Hertsakorra da gaua, hertsakorra sua.

Edozein leku, amaigabeko lekuen artean,

edozein gorputzen norabide, litezkeen guztien artean:

bakarra izango da nahikoa

kutsatu eta agortzen duen amodioarentzat,

minutu gutxi eta itsumustukoak,

gorputzen orraze zehatza.

Amaitzean, izerditan blai

eta nolabaiteko madarikazio-antz batez gantzutuak

ezinbestekoa izango zaie

lege zaharrago batera berriro itzultzea, eta lotsatu

eta ekinaldiaren ondorena labur-moztea

begiradaren Mekarantzeko aldaratze uzkurrez.

Ala izan dadila goratua gauza guztien gainetik.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia