MEDUSAREN ONTZIA

(Theodore Gericault-ek)

 

Nere bizitzaren hondakinak,

zilegi bekit gutxienez

erdeinuzko keinu uzkur bat

agian duintzat emana izango dena

ezerezari egiten zaion opariaren modura

zuen eskuetan jartzeko

gazteegia den batengan,

kristalean zehar ikusten dudan bitartean

autoen argiek nola marrazten

eta gero zirriborratzen duten gaua;

burua ginebraz leher araztea,

—mendeku ezti, kalte-gabekotzat

emana izango da gero hau,

nere-nerea den uniforme

hautseztatuaren gainean

borroka guztietako urradura guztiak

gainean ditudala etxeratzean—

eta azkenean

lerden dakidan gorpuzkeraz

eta abian doan trenetik

agurtzen duenaren indiferentziaz

gau bustian barrena galtzea.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia