NONAHI DAGOELARIK ERE

 

Kanpoan, berriro, arratsaldea dago;

kanpoan, belvedere-an berriro

irail hura amilduko balitz bezala,

barre-algarak —ez iadanik gureak— daude ilunantzean.

Barruan, zure edertasun-izpi bat

—zergatik bila beti

ezin atzitu dena?

ikaratzen bainau eta ez dit ezertarako balio

zure begitartearen distirak

arrastiri ezinezko honetan.

Ezertarako ere ez nere oroimenetik

uxatzera jostatzen naizen desterru honek;

urruna zu, itzal-gabea, erabat hutsala

perfekzioak bakarrik izaten dakien bezala.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia