|
HARAGIAREN BETETASUNA
Zergatik ote da errazago gizon batez iraganean mintzatzea
eta berrikustea oroimenaren baitan gainbehera doala
ilunantz hura.
Eta abesti hura Because the night, uste dut,
zure-minezko gau amorratuetan
oraindik entzuten dudana
besarkatzen ginen bitartean entzuna,
zerbait hordituak eta behatz puntetara igota,
estatuen antzera goibel eta zuti.
Ez zen beste zorioneko liluratzerik izan
gaur bezala betirako galduak izan aurretik.
Ez eta beste nahitaezko eztandarik ere
lehen aldi hartan,
ahantziko ez dudan hotel hartako
ohe hartan bezala. |
© Maria Jose Kerejeta