ETXE BARRUKO IRUDIA
Borrokaldiaren ondoren
zure biluztasuna perilik gabea da,
are aingeruzkoa esango nuke nik.
Maitatu ondoren,
agor, zorabiatu eta arnas-hestuka
ez duzu ezer ulertzerik izan
ez eta aldatzerik ere.
© Maria Jose Kerejeta