|
BAKARRIZKETA BILATUA
Teatroan argiak itzaltzen ari dira,
dardara bat dago dekoratuen artean
eta ilunpeko agertokian
oin batzuen korrika hotsa entzuten da;
saiatzen zara izter batzuk
zeinen azpitik, zuk diozunez,
Historia osoa igarotzen bai da bat batean
beste behin zuretzat zabal ditezen.
Baina ez ezazu ahantzi ezin estali duzula
aspaldi honetan duzun itxura zarpaila,
eta zure solas loredunak
duela asko gertatzen direla ezagunegiak. |
© Maria Jose Kerejeta