AMETS GAIZTOAZ OROITUZ

 

Egun haietan, inoiz ulertuko ez nuen bezala

oinetara itsasten zitzaizkidanak

zerrauts bustia bai liran,

eguzki-loreek garrasi egiten zuten zure burkoan,

barakuilu huts bat zegoen bion arteko kilometroetan

eta nik oraindik urrunean bilatzen zintudan.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia