|
SAIO HUTSEGINA
Gizakumeen edozein ekintza
beste aurreko ekintza batzuen errepikatzea
besterik ez denez geroz
dama lirainak, goiz hauskor
behin-betiko galdu honetan, badaki jakin ere
bere amarruei beste borondate
tinko eta artetsuago batek egin diela iruzur;
eta barandan bermatzen da berriro
jakinez bera han nonbait dagoela harriei begira,
eta etsipenez pentsatzen du,
poltsatik ateratako ispillutxoari begira,
maitemindu badu ere
ez duela seduzitu. |
© Maria Jose Kerejeta