...NEC, UT SOLIS, DABIS IOCOS...

 

Zubi eta atarietako istorioak,

mahats usaina duten eta gaueko itsasoan

bainatu berriak diruditen

narrudun mutilez beteak.

Aitzaki eta igurtziak

eta amini bat beranduxeago bakarrik

hasten dira itzaltzen

logeletako argi eta oihuak.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia