LABURMETRAIA

 

Puta zahar eta balakari batek,

gazte bat musukatzen du.

Bere andregaiak negarrez du aldegiten.

Gazteak puta zaharra musukatzen du.

Biek dute elkar musukatzen

eta kutsatu egiten dira aho-pats,

atsegin-mindu eta ustel usainez.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia