BYE BYE, LOVE

 

Azkenean ez da ahotsik izango

esaten jakin ez nizunarentzat,

ez da denborarik izango

beti egin izan genuen bezala deselkartzeko,

ez eta ere gaurkoa bezala

hain bereziki ahantz daitekeen

beste arratsalderik izango,

zeinetan nahiko ordu eta oroit-ez bai daude

asperra eta malenkonia

berriro biribilka daitezen.

Urrun gaude dagoeneko

eta guztiak aurrera jarraitzen du ezinbestean.

Ni ez naiz gehiago izango

zutaz oroituko den hura.

 

 

© Maria Jose Kerejeta

 

 

"Maria Jose Kerejeta / Ezezagun baten kuadernoa" orrialde nagusia