|
Oroitzapena
ai, ei oroitzapena!
zeinen den haundia
gure pena.
Oroitzapenez naiz bizi
oroitzapenez eta ametsez,
urteak joan
urteak etorri
ametsak urtzen dira
eta illunabarreratzean
oroitzapenak dira bihurtzen.
Oroitzapenez eta ametsez
bizitu behar alabeharrez,
ihes egiten digu zorteak
bainan
oroitzapen eta amets
uztartu beharrez
horren itxaropenez,
errotik bizi nahiez
noa
goaz hiltzen. |
© Jose Angel Irigaray