|
Eta koblakari zaharrak
kondairaren kantoi batetik
bertsoak bat-batean asmaturik
honela du kantatzen:
Berotu zaigu burua
eta oztu erraiak,
aspaldiko sukarra
oraintxe ematu dea?
Eta ez dugu ikusten
munduaren zabalean
eta ez dugu ikasten
anaiaren ondoan.
Joan dira beleak
eta ez etorri urzoak,
joan eurite eta elurteak
ez etorri iduzkiak.
Aize guztiak firri-farra
gure inguruan dabiltza,
gure sena idortzen ote doa?
itzaltzen gure izarra? |
© Jose Angel Irigaray