|
Oiñetako lur hau jabilt ikaran!
ai aldi honi ahal bagenezaio enpara!
Ginen eta bagara
sendituko ote dugu nehoiz egunsentiaren zirrara?
goazen beti aintzina
goazen aurrera,
Ortzi, Mari, jainko eta jainkosa guztiak!
Jaun Peru Abendañokok zexola,
guk diñogula:
zatozte aldamenera
ezin dugula
behar dugula,
urzuriaren indarra!
errotikako ezne eta sustraiak
iduzki eta illargia
egiazko jakinduria.
Bainan oihu luze hauek ez doazila urrutira
geldi bitez hemen
ikararen ikara
oiñetako lur honena!
gure odolan barrena
iganez
irakinez.
Ai aldi honi ahal bagenezaio enpara! |
© Jose Angel Irigaray