Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intezioarekin

ikatz egitera,

ibarrean deus ez dago eta

badoa mendira,

asperturik eta ikusirik

intezio exkaxa dagoela

badoa ikatz egitera.

 

Elurte eta otzak

etorriko dira

beharrezkoa izanen berriz

mendiko ikatza

billaketa gaitza

ezinaren mikatza,

Olentzero joan zaigu

mendira lanera.

 

Doala

datorrela urtero

Olentzero

ikazkin gaitza

su gordailu

subilaren piztera.

 

Horra, horra

gure Olentzero

ikatzarekin batera sua dakarrela

Subilaroz urtero bezala,

sutondoko subilari

sua ematera,

mendiko ikatzez

                          mendetako sua

subila berriz piztera,

bihar merendatzeko

botilla ardoarekin,

bihar merendatzeko

botilla ardoarekin.

 

Olentzero joan zaigu

mendira lanera,

berriz ere jautsi beharko

hemengo ibarrera.

 

 

© Jose Angel Irigaray

 

 

"Jose Angel Irigaray / Kondairaren ihauterian" orrialde nagusia