OARRA

 

        Balendin Enbeitaren bertso-bilduma au nola egin dan esan nai genduke.

        Danok dakiguna, bertsolari au oso bertso-jartzalle ugaria izan da; alde ontatik ere bere aitaren antz aundikoa, beraz.

        Orregatik, liburu ontan ezin jarri izan ditugu Balendiñen bertso guziak; au baño askoz liburu aundiagoa bear litzake, danak sartzekotan. Egokienak-edo aukeratu dira.

        Aita Onaindia'k esan bezela, aldizkari geienetara bialdu izan ditu Balendiñek bere bertsoak. Oietatik ere artu degu noski, bañan geien-bat bere etxeko paperetatik.

        Beraz, bertsoen atzetik aldizkariren baten izena-ta aitatzen diranean, badaki irakurleak bertsoak nundik artuak diran; bañan olakorik ezer adierazten ez danean, Balendiñen paperetatik jasoak dirala esan nai du.

        Zer esanik ez, inprentara baño len, Balendiñek liburu ontarako ziran bertsoak aztertu nai izan ditu, ta an da emen ikutu bat edo beste ere egin die, bere gustora jartzearren.

        Doñuak, danak Balendiñek kantatuak di-ra; ta guk magnetofonoz jaso eta Donostiko Anbrosio Zatarain da Manuel Yaben jaunak solfeoz jarriak.

        Doñu oietatik zenbait, bere aita zanarengandik eta Muxika aldeko lengo bertsolari zarrengandik omen ditu Balendiñek. Auek, danak jarri ditugu.

        Beste zenbait, berriz, ara ta onera bertsotara joanda-edo ikasiak omen ditu. Auetatik batzuk, oso arruntak eta ezagunak baitziran, alde batera utzi ditugu; bañan beste batzuei, naiz-ta ezagunak izan, Balendiñek kantatu bezela zerbait berririk baitzuten, pozik eman diegu leku liburu onetan.

 

A. Z.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com