PIPAS ETA ENBEITA BALENDIN
Pipas'ek:
Oge ta iru urte daukodaz,
oraindik nago solteru,
eta gaiñera ezkonduteko
gogorik ez iat berotu.
Orretarako aukera ederrak
gura danian ditugu;
gaur ere errez aberatsenaz
eingo nintzake ezkondu.
Enbeitak:
Gazte zoruak uren gaiñeko
bitsetan oi dabe ames:
neskatxa eder eta aberatsaz
ezkonduko dirala errez.
Olangoari jazoten iake
arro-putz askori legez:
etxondokoa iñok eroan
eta kanpoan topau ez.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com