AMARI BIOTZEZ
Larogei ta amairu
urte dituzula,
zortzi seme-alaben
euskaldun arbola;
zugandik artu dogu
euskaldun odola,
zuri eskerrak, ama,
euskaldun garala.
Zu izan zara beti
nere pozen jabe,
zugandik urruntzean
biotzak naigabe;
obe da izatea
eskale edo pobre,
bizi izatekotan
amarikan gabe.
Beti izan zaitugu
sendiaren lema,
etxeko batasuna,
poza eta broma;
zenbat aldiz baretu
asarrezko tema;
zugandik urruntzian
dakit zer dan ama.
Sarritan jarri nozu
samiñak kendurik,
zure irriparriaz
biotza pozturik;
naiz-ta baldin banego
urrez gañezturik,
zure babesik gabe
ez daukat bizirik.
(1973)