UZPARITXA, NEURE JAIOTZA-LEKUA

 

Uzparitxako auzonetxua,

neure jaiotza-lekua,

amaika aldiz zure altzuan

egin dot amets gozua;

geruago ta geiau maite dot

neu jaio nintzan txokua,

maiteko ez banu izango nintza

zentzunik bako zorua.

 

Aingerutxua jaio nintzan da

seaskatxuan eroso,

neure amatxuk ugatza edaten

altzora egin arte jaso;

neure gilborra asetu arte

ugatza emonaz ganoso,

barriio ere seaskatxura

egin dagidan lo gozo.

 

Amen ezpanak esan leikezan

itz gozoenak neretzat,

jateko gozo bigun eztia

geienak aurtxoarentzat;

beso artian laztan ta txera

maitasun ezaugarritzat,

eta aurtxoen irri barria

ai ze pozgarri amentzat!

 

Landaratxua juan oi dan lez

apurka aundi izaten,

neu be alantxe ogei urtera

igarri bage eldu nintzen;

gaztetasunak bultz eraginda

etxetik nintzan urruntzen,

au ta guzti be aita ta amak

bardin ninduen maitatzen.

 

Urtia juan, urtia etorri

neure zentzuna betiaz,

geruau geiau gogoratzen naz

neure baserri politaz;

gazte aldiko zorun-bizitza

eta jolasak an dodaz,

au dala bide ezin naz aztu

neure jaiotza-lekuaz,

 

Ainbesteraño maite ninduen

neure ama eta aita,

ainbeste jolas pozezko ein neban

neure baserri polita,

nire biotzak itxiko ete dauz

baztertu edo aztuta?

Ez, lur onetan jarten ez baiat

neure zentzuna galduta!

 

                        (Karmengo Amaren Egutegia, 1953)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com