UZPARITXA MENDI
GAÑETIK BEGIRA
NERE BASERRIARI

 

Ni baldin banintzake

sendo ta aberats,

beti igongo neuke

mendietan gorantz,

neke-bildurrik gabe

egon arren aldatz,

andixik ikusteko

baso, zelai, baratz.

 

Baserri txuri polit

baketsu otzanak,

solo, landa, sagardi,

zugazti lerdenak,

txorien txorrotxio

alai gozoenak,

menditik begituta

dira ederrenak.

 

Mendipe baten dago

Uzpitxa-Jauregi,

nere txikitxutako

jolasen lantegi;

pozik egingo neukez

idazten urte bi,

zenbat maite zaitudan

azaldu banegi.

 

Zure atzeko mendi

goiko tontorretan

azke jolasten neban

mutil koskorretan;

amak dei egin arte

beti jolasetan,

gomuta asko gabe

munduko gauzetan.

 

Mendi arteko neure

Uzpitxa-Jauregi,

lengo jolas-lekua,

gaur amesen kabi;

eneban ezaututen

gaztien mintegi,

bai barriz mutil koskor

bigurtu banegi.

 

Lora bage fruturik

ez da zugatzetan,

iñor ez da zentzundun

mutil koskorretan;

gizona beti dabil

ames aundietan,

baña zorioneko

amagaz umetan.

 

Umetzaroa barriz

ez dot ikusiko,

maite ninduen ama

gaur be dot gogoko;

mutil koskorretan lez

ez dot jolastuko,

Uzparitxa ez daukat

aztuta uzteko.

 

Alde egiñagaitik

gure gurasoak,

emen lotuko dira

mendi ta basoak;

baserri eta zelai,

sagardi, soloak,

euskaldun zaindu bediz

Aita Jaungoikoak.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com