ARIATZA'KO GARRIKO'RI

 

Txirotasunak ez dau

gizona beratzen,

ezta diruak ere

iñor goratzen;

egipenetan dira

gizonak ezautzen:

bertsoz eta abestiz

erriak poztutzen,

oiturak indartzen,

euskera zabaltzen,

aurrera jarraitzen

ez dana aspertzen,

Garriko lango gitxi

dira agertzen.

 

Garriko egin iaku

entzute aundiko,

zuzendari onak dauz

orretarako:

Ajuria'tar Kepa

lendakaritzako,

Pedro Mari Aldana

gauzak atontzeko,

bertsoetarako,

naiz abestuteko;

noiz garan juango

asko deika dago;

zorionian sortu

gendun Garriko.

 

Ariatzan sortu zan

Garrikon izena,

erri eta erbestek

aintzat daukena;

askoren pozgarri da

egiten daun lana,

anaitasuna dogu

berak nai dabena;

gauza ederrena

Ariatzarrena,

ikusten doguna:

danon batasuna;

orixe da Garrikok

gura leukena.

 

Garrikoren deiari

ondo begiratu,

eta beren esanak

gogoan artu;

erri eta erbeste

euskaldun jokatu,

euskal oitura onak

ez iñoiz baztertu;

gogoak askatu

ta biotzak poztu,

erriak berbiztu

iñok nai baditu,

Ariatzako gure

Garrikoi deitu.

 

                        (1959)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com