ZORION BILLA
Gure bizitza itxaso bat da,
gu gabiz bere gaiñian,
zorion billa ara ta ona,
bata bestien atzian;
ur sakon orrek irusten gaitu
gitxien uste danian,
eta ez gara konturatuten
ondora jausi artian.
Emen geienok bizi nai dogu,
al dala beintzat, gustora;
naiz oker eta zuzen ibilli
askoi ez dausku ardura;
oker-bidian doian untzia
jausi oi dan lez ondora,
zuzenekoa artu biarko
nai bogu eldu portura.
Zorionaren entzute onek
danok pozik jartzen gaitu;
zetan esan bez, zorioneko
guztiak izan nai dogu;
zoriontsua gauza aundia da,
nai bogu beraz jaubetu:
lagun urkoa maite izan da
ona izaten jarraitu.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com