ARRANTZALEAK, DAKARRERA JUAN DIRANAK
(1958 urtean, Bilbao'ko Arriaga Teatroan abestua)
Gure lurraren itxas-bazterrak,
alan diño istoriak,
aldi danetan emon ditula
itxas-gizon errimiak.
Asi Elkano, bardin Txurruka,
Matxin ta jarraitzailliak,
arrantzaliak, zetan esan bez,
besteren pare bagiak,
Dakar aldera juan dirian
gure arrantzale aundiak,
lagun arturik gure euskaldun
abade eta prailliak.
Batzuk sendiko ogien billa,
arimen artzain bestiak,
bitzuak dira euskaldun sendo,
fededun Jainko-zaliak;
Jaungoikoa ta euren aberri,
emazte eta sendiak,
gure arrantzale ta eleiz-gizonak
dituez euren maitiak;
naiz-ta atzerrian eurentzat izan
aundiak irabaziak,
euren erria ez dabe aztuko
euskaldun arrantzaliak;
amaika olango arrantzale aundi
emoir dauz Euskalerriak.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com