GOIZ-ARGI, ONGI ETORRI!
Jaiki, mutillak, jaiki,
baidator Goiz-Argi,
eta etxeko ate
leioak edegi,
pozik artu dagigun
argi eder ori,
biotzez emonagaz
geure ongi etorri.
Ai, ze pozik gagozan
geure Goiz-Argi'gaz,
baserritarrentzako
daukazen gauzakaz!
Asko ikasi geinke
berau artuagaz,
eta polito bizi
irabaziakaz.
Beti dago negarrez
gure auzoko Patxi,
esaten baserrian
ezin dala bizi;
beti lanian eta
poltsan diru gitxi,
oba dabela bere
baserria itxi.
Patxi, jakin nai bozu
baserria ibilten,
artu Goiz-Argi eta
asi irakurten;
onek diñozan danak
badozuz egiten,
laster asiko zara
polito biziten.
Ez egik artu, Patxi,
kalerako ames,
zuk dozun baserrian
bizi leike errez;
len be kaleratuak
asko dauz tamalez,
lengo baserriari
begira negarrez.
Neguan gabiz, Patxi,
geure ganbaretan
artoak zurituaz,
ipoiñak kontetan;
Goiz Argi irakurri
lan-bitartietan,
buruz jokatuteko
baserri-lanetan.
Agur dagitzut geure
pozezko Goiz-Argi,
Arantzazuko Amak
ondo zaindu bedi;
baserritarrentzako
on asko ekarri,
batez be gure euskaldun
baserritxuari.
(Ariatzan, 1959/XII/26)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com