BIZKAIKO GURE MENDIAK
Gorbea, Anboto, Oiz, Illuntzar,
Sollube eta Bizkargi,
Bizkaigane ta Ganekogorta,
Sabigain ta Pagasarri;
euren artean zenbatu-ala
ainbat eratako mendi,
Bizkaiak mendiz apainduriko
gaztelu zar bat dirudi.
Mendi gañetik ikusten dira
aran, baso ta zelaiak,
uri, baserri, lugintza eder,
errekak eta ibaiak;
zoragarrizko abestietan
txiroliroka txoriak,
benetan dira atsegingarri
Bizkaiko gure mendiak.
Mendi goietan Kurutza Deuna,
ermitatxuak ugari,
egunsentiko argia Jaunak
lenen damotse eurari.
Asaba zarrak jarriak dira
siñismenen ezaugarri,
zer ikasia damoskularik
beian bizi garanori.
Mendi gañeko bake-bizitzaz
ondo ausnartzen badogu,
beian ez dogun arako zerbait
mendian izango dogu.
Euskera zarrak mendian dauka
lenengo bere jarleku,
mendi-zaleak izan gaitezan
garbi nai bogu jokatu.
(Karmel, 1960)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com