BERTSOLARIA ZELAN EGIN

 

Bertsolariak atarateko

zein dan biderik onena?

Lenengo euki biar dabena

berezko etorkizuna;

gero ikasi, sarri abestu,

ez galdu zaletasuna;

bertsolaria izan leiteke

on egiten dabena.

 

Bertsolariak, ona izateko,

baldintza onek bear ditu:

buru argia, biotz zabala,

nai badau ondo jarraitu;

irugarrena eztarri ona,

neurriai ondo begitu;

bertsolaria ona izango da

baldintza onek baditu.

 

Bertsolariok gura badogu

goratu geure izena,

toki danetan agertu daigun

egizko gizontasuna;

bertso lizunez ez daigun loitu

euskeran edertasuna,

oba da etxian ixilik egon

garbi-zalia ez dana.

 

Berba gitxitan emen esan da

bertsolari-izakera,

gure izena goratuko da

garbi saiatzen bagera;

maitasun sendoz, biotz zabalez,

jokatu daigun batera,

toki danetan zabaldu daigun

Aitor zarraren euskera.

 

                        (Olerti, 1960)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com