ZESTERUA

 

Esaera zar batek

onela dirausku:

Lepo bete palugaz,

esku bete diru;

nire ogibidea

beti da zesteru,

lan asko ta lo gutxi

guretzat seguru.

 

Zesteruak ei dira

ia aberastu,

nik ez dot diru asko

egin aurreratu;

lepoa makurtu ta

belaunak okertu,

par egin ezketiño

egiten naz poztu.

 

Nai dogun salneurrian

otzarak saldute,

irabazten ei dogu

gura dogun beste;

alegiñak ein aryen

diruak poztute,

urtien azkenian

beti San Silbestre.

 

Goizian izarrakaz

lanari oratu,

gaubian beranduan

ondiño jarraitu,

neguan sarri busti

ta udan berotu...

Aberastasun orrek

zesteruak ditu.

 

Zestoak egiteko

falta josgarria,

aurrez ordaindu bear

nai bada barria;

baso-dunak eskuan

gura dau txindia,

ordaindu ezin bada

istillu gorria.

 

Lan egitia danok

bearreko dogu,

geure bizigarritzat

ogia nai bogu;

baña egi aundi au

sekula ez aiztu:

lanaz bakarrik iñor

ez dala aberastu.

 

                        (Ariatza'n, Epallak 5, 1960)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com