TXEPETXA

 

Sasipetan dabillen

gure txepetxue,

buzten laburra eta

zorrotza pikue;

txori danen errege

batzarrak autue,

ez dok txantxetakoa

txepetx txikitxue.

 

Gorputzez txiki baña

izatez aundie,

munduan askok dauko

zure inbidie;

eskarrak gorde-leku

dozune sasie,

bestela oingo kendu

eutzuen bizie.

 

Udabarrian dozuz

umetxuak azten,

zugatz-zuloan edo

orma zarren baten,

kuku zarren bat ez bok

eugana etorten,

eure jauregitxuan

arrautza egiten.

 

Biotz onekoa da

gure txepetxue,

ain ondo artuteko

etxian kukue;

onek kenduten dautsa

umien lekue,

atzerritarrak on

maiz egindakue.

 

Zaindu daigun bakotxak

norbere etxia,

txori kaltegarriai

itxiaz atia;

kenduten badauskue

geure euskeria,

amaitu zan betiko

gure Euskalerria.

 

                        (Olerti, 1960)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com