JOANES ARTZAIÑAREN SIÑISMENA
Euskalerriko gure lur maite
siñismenaren iturri,
zure emaitzak agertzen ziran
nun-nai eder ta ugari.
Bake deunaren gorde-lekua,
kurutza zendun gidari,
baña gaur ia kendu dautzue
zeure edertasun ori.
Be-aldietan ez da ikusten
len euki zendun bakia,
mendi goietan ixillik dago
artzaiñen txistu alaia;
sukalde askotan ukatu dabe
mar-mar gozozko otoia,
txorakeritzat artzen dabela
aurreko zarren fedia.
Goiko ta beko naspildu dira,
oinpean dabil egia,
au ikustean kistar erriak
galdu dau bere lotsia.
Nun ete dago Aitzgorri-peko
Joanes artzaian fedia,
zuzenduteko gaurko artzaiñen
egizko zeru-bidia?
Asabakandik oiñik-oiñera
fedia beti da egon,
kurutza deuna goiburu dala
bere itzala da jabon.
Batzuk nai dabe guzur egiztu,
kurutz-zaleai or konpon!
Artzain txarragan artalde onik
ezin legike itxaron.
Zer dala baña jazoten dana:
txikia beti errudun?
Apaingarri dan soiñaz bakarrik
ezin leike juan urrun.
Geure barrenak askatu eta
egia autortu daigun,
Jaungoikoa ta Kurutziagaz
egin nai badogu lagun.
Ai, Urbia'ko Joanes artzaiña,
zure siñismen sendoa!
Gizontasunez eusko eredu,
egizko sendi-burua!
Artzain lagunak itxi zaituez,
nok dauka orren errua?
Autortu bear izango dogu
datorrenean ordua.
Joanes artzaiñan bide zuzena
eredutzako arturik,
garbi jokatu bearra dogu,
ez dago beste biderik.
Egia beti autortu daigun
etsaien bildur bagarik,
guzurrarekin ez dagolako
maltzurkeria besterik.
(Olerti, 1961)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com