ORIXE JAUNA (G. B.)

 

Jakintsu izan, ez-jakin bizi,

il da gero jakituna,

bizi dan arte ez da ezautzen

gizonaren altasuna;

jakitunetan goirenengua

genduan Orixe jauna

il ondorian asi da erria

goratzen bere izena,

eriotzia bearreko al da

ezagutzeko gizona?

 

Jakintza eta biotz zabala

bazitun Orixe jaunak,

ez dira errez sortu izaten

au bezelako gizonak;

bere lanakin goiko malletan

jarri zitun euskaldunak;

lutuz jantzita egonagaitik

bere maitale ziranak,

Orixe il da baña guretzat

bizi dira bere lanak.

 

Orixe jauna dala ta eztala

kolore guztiak dabiltz,

gu ere emen euskaltzaleok

bere alde otoitzez gabiltz;

kontzientzi baten gizona danak

aurka ezin lei egin itz;

guztion aita gendualako

itz lauz, olerki ta neurtitz,

oba genduan irakasletzat

oraindik bizi izan balitz.

 

                        (1961)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com