ARRANTZALEA

 

Eleiz-torrean kanpaien otsa

!ru durundin kantua,

kalian mar-mar eta didarka

zalaparta ta txistua,

esku batían argi txiki bat

eta lepoan zakua,

eldu da nunbait arrantzalea

itxasoratzeko ordua.

 

Aizea txistuz jostari dabil,

leio ta zugaitzak dantza,

gau illuneko itxas-orruak

dauke legoiaren antza.

Au ta guztiz be ez da kikiltzen

arrantzaleen biotza,

bere maiteai agur eginda

badoia itxasorantza.

 

Boga ta boga, ontzia doia

jostari itxas erdira,

urratu eta erdibituaz

ura alde bietara.

Begiak bizkor, sareak gertu,

gogoz ta adorez lanera,

arraiña dagon tokian azkar

arrantzaleak an dira.

 

Arrantzaleai lanen ordañik

iñok ez dautsa emoten,

txirotasunez bizi izan arren

kantari dira ikusten.

Aberats ala txiroa emen

pozik nor bizi leiteken,

arrantzaleai begiratuta

ez da erreza jakiten.

 

Ainbeste gizon arrantzaletan

itxasoak dauz iruntsi,

gu legorrean bizi garanok

ez gaitu egiten atxi.

Naiz-ta sarritan arantza-miñez

lurreko gauzetan jantzi,

arrantzalean aurrean danok

txapela daigun erantzi.

 

                        (Olerti, 1962)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com