SOLOETA'TAR ILARIO JAUNARI OMEN-JAIAN

 

Juan daneko lau egunian

nagualako gaxorik,

Iorretarrak ez dabe entzungo

nire agotik bertsorik;

soñez ez bada gogoz or nago

erri guztiaz baturik,

sinistu gero jai eder ortan

nagola parte arturik,

nire biotza or daukazue

zuenakaz alkarturik.

 

Bearreko zan gaur Iorre'ra

al dan geien joatea,

eleiz-gizon ta agintariak,

bardin zar eta gaztea;

erri osoak artu bear dau

jai eder ontan partea,

Don Ilarioi erakusteko

bakoitzen borondatea,

au ta guzti be kostako iaku

gizon au ordaindutea.

 

Don Ilario izan genduan

egizko abade zintzua,

beartsuaren errukiorra,

pozgille arduratsua.

Jakintzaz aundi, baña apala,

borondatez indartsua,

nagirik bako langille trebe,

erri-maitale sutsua,

nok kantau leiken bear dan legez

au goratzeko bertsua?

 

Irribarrezko aurpegi alai,

urre gorrizko biotza,

arimen artzai egiazkua,

santua bere bizitza;

Don Ilarion borondatea

azken bako aberatsa,

berak landua erri onetan

sasiz eguan baratza,

Iorretarrak gizon oneri

mesede asko zor dautsa.

 

Jai eder onen edertasunaz

sarri bear da oroitu,

Don Ilarion irakatsiak

bakoitzak ondo ausnartu;

erria ondo erabilteko

egizko bidea artu,

eleiz-gizon ta agintariak

zuzen dagien jokatu,

Don Ilario zeruan da-ta

berai biotzez eskatu.

 

                        (1965)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com