AL DALA ARGIZ IBILLI!
Bertso batzuek abestuteko
ona nabe gaur ekarri,
zeuzertxu emen esan dagidan
ospatzen gauzan jaiaiti.
Orretarako ni baño obiak
berba egin dabe aurreti,
baiña neuk ere zerbaitxu emen
esan barik ezin itxi.
Nire bertsoak izango al dira
guztiorentzat pozgarri;
lenengo neure pozezko agurra
erriko abade jaunari,
bardin pantzezkatarrari eta
erriko agintariari,
enparaukuai ongi etorri
ta arratsaldeon danori.
Mendi-gallurrak ez dabe izaten
bata bestien bearrik,
baiña gizona ezin lei bizi
besten laguntza bagarik;
batak bestiai maite izateko
jaioak garialarik,
geure geidiai ezin geneio
ukatu laguntasunik.
Jainkuak diño: «Alkar maite izan!»,
itz onek ez dauke utsik;
«Damu dot, Jauna! Damu dot, Jauna!»
sarritan esanagaitik,
lagun urkoa maite ez badau
orrek ez dauka federik,
bere gilborren fedia baño
ez dau ikusten besterik.
Lorarik lora geienok gabiz,
nai dogu edertasuna,
bide ortatik iatorkula ustez
bakia ta zoriona,
eta etxaku gogoratuten
lorak arantzak dituna;
gaurko bizitza esan legike
era ortan darabilguna.
Bakotxak ondo ausnartu daigun
orain esango dodana:
lenauko gure oitura onak
ia emon dabe azkena;
berba labanak, jolasak bardin,
gaba arturik eguna;
auxe da gure etxietako
bakia kendu dabena;
zar eta gazte, esan legike
galdu dogula zentzuna.
Zorioneko gau illuneko
ibilleria dala-ta,
eleiz-gizonak aspalditxuan
babille naiko zarata;
gaztiak barriz zetan esan bez,
gaur asko dakie eta,
eurai begira gurasoak be
gabiz erdi txoratuta,
diñogularik: Gaurko gaztiak,
asko ikusten dabe-ta,
gau-txoriaren filosofian
asko dauz aurreratuta;
orgaitik dabiz listotxuenak
gaba eguntzat artuta.
Eta ondiño guraso asko
pozarren au ikusita...
Ostera ere ibil biarko
abarka zarrak jantzita!
Ez al dozue entzun sekula
bei nabarraren tratua?
Ona zala-ta tratante bati
gabaz erosirikua,
baiña biamon egun argitan
ura zan ikustekua!
Adarrak oker, begi bakarra
eta errapa sikua,
esaten eban: «Tratante arek
emon deustan engañua!»
Ez uste gero guzurra danik,
au da ba jazorikua,
gau-jolas loien zale danentzat
gogoan artutekua.
Uste ez arren gabaz jarri lei
arrapetako zepua;
baita listoa dala uste arren
erbitzat sartu katua,
eta betiko kezketan jarri
etxeko bizimodua,
eta etxian apari ordez
asarria ta palua.
Gabaz egiten diran tratuak
egun argitan ikusi,
gau-zale eta parrandariai
bardin argitan igarri;
orrelangoak izaten dira
beti etxe-kaltegarri,
sendi arteko aitu eziña,
iskilimiiia ugari.
Bakez da pozez bizi nai bozu
al dala argiz ibilli!
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com