AZERIAREN KONTUAK

 

Neure bizitza zelangoa dan

egiten nua autortu,

naiz-ta gizonak gura ez arren

azeria ontzat artu:

mendietako aitz-zuloetan

artzen dot neure ostatu,

an egiten dot esamiñia

gilborra zelan asetu.

 

Ardi ta bildots, bardin arkume,

ollo, ollanda, ollarrak,

orrexek dira nire gogoko

janari gozo bakarrak.

Eskuratzeko egiten dodaz

buru-austiak gogorrak,

neure atzian dabizelako

gizonak eta txakurrak.

 

Odol-zalia deitzen dautsie

gizon orrek azeriai,

eurak gogotsu aiztua sartu

bildots eta egaztiai.

Jataldi edo banket ederrak

egin astegun eta jai,

euren pekatu baltzen errua

azeriari emon nai.

 

Gizonak nai dau bere eskutik

gauzak erabilitia,

azeriantzat gosia eta

eurak naikua jatia.

Jaunak emonda guk be daukagu

mundu onetan partia,

kostako iake ez-jakiñian

ni tranpan arrapetia.

 

Ardi ta bildots eta egazti

baldin badodaz garbitzen,

gizonak askoz geiago dituz

neurriz kanpora ondatzen.

Au ta guzti be euren burua

santutzat dabe agertzen,

guriak ein dau lege obarik

munduan ezpada sortzen.

 

Nere sendiko bizimodua,

bardin jan eta edana,

aintzat artuta benetan ditut

Jaunak neretzat emona.

Gizona dogu neurriz kanpora

Jaunagandik dabillena,

guztiok ondo biziko gara

ontzen danian gizona.

 

                        (1958)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com