MINGAÑEZKUAK EZ DAU BALIO,
BIOTZAK MAITE EZ BADAU

 

Bada-ezpadan ez daigun jaso

larregui geure burua,

ez dogu iñok zetan ibilli

bestei emoten errua.

Bakoitzak ondo zaindu bagendu

emen geure sor-lekua,

etzan onela indargetuko

euskera biotzekua.

 

Euskaldun askok gure izkuntza

mingañez goratuten dau,

parkatu baña jazokun onek

sarri tamalez jarri nau.

Emen alperrik egingo dogu

orrua egun eta gau,

mingañezkuak ez dau balio

biotzak maite ez badau.

 

Ura juanda presa egitia

beti izaten da berandu,

Ama Euskerai bizi dan arte

egin daiogun lagundu.

Mingañez eta biotzez bardin

erabilliko bagendu,

gure izkuntza laster litzake

izkuntza danen eredu.

 

Ama Euskera jaso gurarik

euskaldun onak baigabiltz,

beste batzuek izkuntza eder au

oinperatu nairik dabiltz.

Nere barrena zabaldutzen da

euskeraz egitian itz,

tamalez laister ilgo nintzake

euskerarikan ez balitz.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com