AMA

 

Nere sorrera eta

jaiotza urrena,

ugatz gozuarekin

indartu ninduna;

beti nun ikusiko

semearen ona,

ni pozik ikustia

bere zoriona;

ez da azaltzen errez

aman maitasuna.

 

Gauza aundirik ez dot

neure amantzako,

naiz-ta berak daukana

izan neretzako;

beraz agertu arren

gu eskar txarreko,

beti daukagu gertu

dana parkatzeko,

nok euki leiken ama

bizi guztirako!

 

Seme-alabak amai

guztia zor dautsa,

lenengo jaiotza ta

bigarren bizitza;

bere odolez eginda

damosku ugatza,

bardin maitatzen gaitu

eder, polit, motza,

osin sakona dogu

amaren biotza.

 

Laztan gozo artian

ni azi ninduzu,

sarritan emonagaz

kontau ala mosu,

umetan eta gero

egiñagaz kasu;

gaur be zu gabe, ama,

umezurtz naukazu,

zerura ere zeugaz

eruan nagizu!

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com