GAUA
Gaua benetan ederra dogu
ondo badogu ausnartzen,
gizadiari atseden eta
bakia dautsa eskintzen;
gauak badaki nekaturiko
gorputz aulduak sendatzen,
gaua dan lango bake-zalerik
ez da erreza aurkitzen.
Gizona beti aundikerizko
nortasun-zalia dogu,
norbera baño geiago dana
beratu egin gura du.
Gauan illunak goiko ta beko
bardintsu artuten gaitu,
neurri bardiñaz bere ostatua
danori emoten dausku.
Gau ixilian datozanian
aterik ate kantari,
atsedenian durundi on
ez al da gure pozgarri?
Gure biotzak ames gozotan
adi abesti leunari,
bake deunian gauan illuna
benetan da zoragarri.
Egunez doguz gudaketarik
asarrienak ikusten,
gizaseme ta erri osoak
apurtu, erre, kiskaltzen.
Gauan itzalak geienak dituz
ixildu edo baretzen,
izaki danak gau illunari
itzala dautse artuten.
Gaua zer dogun azaldu guran
bertsolari bat kantari,
bere mamiña azaldu guran
emen nabil ameslari.
Baten batzuek egingo dabe
nik baño obeto lan ori,
niretzat gaurko naikua da ta
gauon eder bat danori.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com