ESKUAK UTSIK
Gure euskera ikusten dogu
doiala indargetuten,
gogor jokatu bearra dogu
neurriak ondo artuten.
Etorkizuna umetxoetan
ondoen dogu ikusten,
Ian egin daigun aurrai euskeraz
txikitxutan erakusten.
Erdera maite badozu ere
euskerai ez egin gatxik,
euskeran aurka dabillen batek
ez dauko zentzun, ez gatzik;
ondiño geiau: bere amantzat
ez lotsa ta ez biotzik;
era onetako semeak dauke
euskera eskuak utsik.
Euskaldun batek maite ez badau
bere erriko izkuntza,
«Euskalduna naz» esaten bere
izan bear leuke lotsa.
Autortu daigun nun jaio eta
nungoak garan bakoitza,
ta euskalduna baldin bazara
euskerai egin laguntza.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com